argia.eus
INPRIMATU
Emakume futbolariek greba mugagabeari ekingo diote asteburuan Espainiko Estatuan
  • Espainiako Lan Zuzendaritza Orokorrak amaitutzat eman du bitartekaritza lana. Ez dute futbolari eta kluben arteko akordiorik lortu, eta beraz, langileek, futbolariek, grebari ekingo diote asteburuan.

Axier Lopez @axierL 2019ko azaroaren 15
Argazkia: Real Sociedad

Futbolarien Futbolistas ON sindikatuak begi onez ikusi zuen gobernuaren bitartekaritzak proposatutako hitzarmena. Proposamenak ondorengo puntuak jasotzen ditu: futbolarien gutxieneko soldata 16.000 eurotakoa izatea, partzialtasun maila %75ekoa eta diru kopuru hori kobratzen duten futbolarien kasuetan, baina partzialtasun maila txikia dutenentzat, 4.000 euroko gain-saria.  Proposamen horri uko egin diote klubek, diru-iturriak handitu ezean, gastu horiei eustea "ezinezkoa" zaiela argudiatuz.

Grebak ez du Txapeldunen Ligako partidetan eraginik izango eta jokalariek entrenamenduekin jarraituko dute, baina ez dute Ligako norgehiagoka gehiago jokatuko hitzarmen berria lortu arte. Diru kontuez gain, ama izateko eskubidea bermatzeko neurriak jasotzea nahi dute, baita min hartuta dauden sasoietan soldataren ehuneko ehuna jasotzea, besteak beste.

Antxeta Irratiak Sara Olaizola Realeko erdilariaren hitzak jaso ditu: