Bere etxea "okupatu" du bartzelonar batek, maizterrak harekin negozioa egiten zuelako Airbnb-n

  • Bartzelonako emakume batek bere etxea Airbnb-n alokatuta zegoela ikusi eta okupatu egin behar izan du berreskuratzeko, La Vanguardiak argitaratu duenez. Berak jarritako salaketaren ondorioz errentari ugarik salaketak jarri dituzte, euren etxeak bigarren batzuek turistei alokatzen ari direla ikustean.


2017ko ekainaren 26an - 11:25
Montse Perezek (ezkerrekoa) bere maizterrak etxea Airbnb-n berralokatzen zuela ikusi zuen. (Xavier Cervera / La Vanguardia)

Barceloneta auzoko etxebizitza alokatu zion andre batek finantza munduan omen zebilen Timur izeneko gazte bati, hilean 950 euroren truke eta turistei berralokatzea espreski debekatuz kontratuan. Hilabetera konturatu dira euren pisua Airbnb-n gaua 200 euroren truke alokatzen zela; hau da, hilean ia 8.000 euro lortzeko aukerarekin.

Errentaria gertatzen ari zenaz ohartu zenean, maizter faltsuarekin harremanetan jartzen saiatu zen baina alferrik izan zen. Horregatik, etxea berreskuratzeko gau baterako alokatu zuen pasa den astean, sarraila aldatu eta bertan da ordutik.

La Vanguardiak argitaratu duen salaketa honen ondotik, Timur delakoak alokatutako etxe ugari ari dira deskubritzen. Legeak espresuki debekatzen ditu lizentziarik gabeko pisu turistikoekin lotutako praktika hauek.  

Bartzelonako Udalaren pisu turistikoen legea hausten dute horrelako pisuek, baina zaila izaten da frogatzea. Udalak 30.000-600.000 euro arteko isunak jar ditzake auzi hauengatik, baina errealitatea da orain arte ez duela bakarra egin. Govern-ak Airbnb plataformari jarri zion 30.000 euroko isuna 2014an, baina errekurtsoa jarri eta Kataluniako Auzitegi Gorenak arrazoia eman zion. Udalak ere 2016 amaieran 600.000 euroko isuna jarri zion Airbnb-ri, baina oraindik helegitearen erantzunaren zain daude.

Airbnb bezalako plataformek legez kanpoko turista pisuen negoziorako erraztasunak ematen dituztela salatu dute behin baino gehiagotan Bartzelonako bizilagun mugimenduek. Izan ere, plataforma hauetan gehiago dira tasak ordaindu gabeko negozioa bilatzen duten sare eta jabeak, “jendea ezagutu eta hilabete amaierara iristeko sos batzuk lortu” nahi dituzten bizilagunak baino.

 

Airbnb-k Bartzelonan dituen datuak jasotzen dituen infografia (Vilaweb bidez)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez

Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.


Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


Turistifikazioaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Donostian

Hiritarrek salatu dute turismo jarduerak hirian “gehiegizko bolumena eta pisua” hartu duela. Halaber, egoera “desazkunde turistikorantz” bideratzea aldarrikatu dute, “kalteak handitzea eta iraunkortzea” ekiditeko.


Eguneraketa berriak daude