argia.eus
INPRIMATU
Emakume bat labanaz eraso dute Ibarran, eta haren bikotekidea atxilotu dute
  • Bikotekidea, 36 urteko gizona, homizidio saiakera leporatuta atxilotu dute.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 20a
Eraso sexisten aurkako elkarretaratzea, Bilbon / Bilboko Konpartsak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Euskadi Irratiari baieztatu dionez, erasoa goizeko 11:00ak aldera gertatu zen. Emakumeak zauriak ditu eskuan.

Erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute arratsaldeko 19:00etan Ibarrako (Gipuzkoa) plazan, Samalda talde feministak, Kaxkubi emakume taldeak eta Udalak deituta.