Janzkeragatik emakumeen aurkako erasoak salatzeko protestek Kenia astindu dute

  • Orain astebete neska bat jipoitu eta jende aurrean biluztu ostean, antzeko hainbat kasu azaleratu dira. Ehunka emakume batu dira Keniako hiriburu Nairobin gertaerak salatu eta nahi dutena janzteko eskubidea dutela aldarrikatzeko.


2014ko azaroaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

The Guardian egunkariak azaldu duenez, azken erasoa duela astebete gertatu zen Nairobin. Zenbait gizonen artean, emakumea inguratu, biluztu eta lurrera jaurti zuten. Bertako hedabideak jasotako adierazpenetan erasotzaileek esan dute “janzkera lizuna eta probokatzailea” zeramala emakumeak.

Ehunka pertsona irten ziren kalera azaroaren 17an, gehienak emakumeak Daily Nation egunkariak egindako bideoan ikus daitekeenez. Jada 100 pertsona atxilotu dituzte antzeko kasuekin lotuta.

 

Gertakari honen harira, antzeko erasoen hainbat bideo publikatu dituzte sarean eta horrek, eztabaida sortu du. Twitteren #MyDressMyChoice (Nire janzkera, nire aukera) etiketa erabiltzen hasi dira, emakumeek jasaten dituzten tratu txarrak salatu eta nahi dutena janzteko duten eskubidea aldarrikatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Gorputz hotsak
"Filmak ez daude gorrentzat eginda; euskara ez dakitenentzat eginda daude"

Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]


Zapi morea

Andre zahar dotorea senarraren besotik zihoan gurutzatu ginenean. Bistaz ezaguna, oker samar zegoela ikusi nuen, adinaren ajeak. Benetako señora eibartarra: perlazko lepokoa; ilea kardatuta harro-harro, ostirala izanda, ile-apaindegian goizean egon zela ezagun zuen. Gure... [+]


“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2024-03-17 | Diana Franco
Teknologia
Zirkuitua hackeatu

Martxoaren 8a dela eta, berri eta iritzi ezberdinak irakurri ditut. Berdintasunerako bidean lan handia egiten ari da gure gizartea, eta publikoki berdintasunerako bidean feminismoa onartua den borroka bada ere, gizarteko mikrokosmosetara jaisterakoan, bada oraindik berdintasuna... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Eguneraketa berriak daude