argia.eus
INPRIMATU
Emakume bat eta bi ume etxegabetu dituzte Gasteizen
  • Gasteizko Zabalgana auzoan aurreikusita zegoen etxegabetzea gauzatu da eta emakumezko bat eta bi ume kaleratu dituzte alokairuan bizi ziren etxetik.

ARGIA @argia 2016ko urriaren 03a

Goizeko 11:00etarako zegoen aurreikusia kanporatzea eta ordu horretarako Ertzaintzak eta Udaltzaingoak etxebizitzara hurbiltzea galarazteko prezintoa jarri dute atariaren inguruan. Kaleratzeaz stop Araba elkarteak egindako protesta ekitaldian parte hartzen ari ziren herritarrak saiatu dira sartzen atarira emakumeari bere gauzak etxetik ateratzen lagutnzeko, baina poliziak sarrera eragotzi diete.

Etxegabetzeak Stop elkarteak jakinarazi duenez, etxebizitza partikular batena da, baina babes ofizialeko etxe bat ere bada eta Etxebideren ardurapean dago. Elkarteak eskatua zuen etxegabetzea geldiaraztea familiak beste etxe bat topatu arte, baina epaitegiak ez du onartu eta etxea husteko agindua eman du. Halakorik onartu ez denez, Etxegabetzeak Stop-ek salatu du ez dela bete Udala, Eusko Jaurlaritza eta epaitegiek sinatua duten akordioa.