Galdakaoko jaietan emakume bat bortxatua izan zela jakinarazi du Galdakaoko Mugimendu feministak.
Galdakaoko Irratiak jakitera eman duenez, bortxaketa pairatu izana salatu du emakume batek. Gertakaria Galdakaoko jaietako bigarren asteburuan jazo zen.
Bortxaketa gaitzetsi eta erasoa jasan duen emakumeari babesa adierazteko, Galdakaoko Mugimendu Feministak prentsaurreko masiboa deitu du ostegunean, 20:00etan Galdakaoko Iturrondo plazan.