argia.eus
INPRIMATU
Elosegui epaileak eliza katolikoa babesteko erabili du bere lehen boto partikularra Estrasburgon
  • Maria Elosegui donostiarra Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiko epailea da eta Pussy Rioteko kideak zigortzearen alde azaldu da.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko abuztuaren 31
Argazkia: Republica.com

Pussy Riot punk talde feministako kideei bi urteko kartzela zigorra ezarri zien Errusiako justiziak 2012an Moskuko eliza batean ekintza bat egiteagatik. Estrasburgora jo zuten eta orain absolbitu egin dituzte.

 

Epaitegiko epaile guztiak zigortzearen aurka agertu dira, baina Eloseguik boto partikularra erabili du esateko ekintzaileek egindakoa ez duela adierazpen askatasunak babesten eta administrazio-zigorra merezi dutela.

Ez da lehen aldia polemikan murgildurik dagoela epailea. Abortua eta homosexualitatearen aurka Eloseguik azken urteetan egindako adierazpenek zalaparta piztu zuten: “argi dago homosexualitateak gaixotasunak sortzen dituela” , “abortua legez kanpokoa izateak ez du emakume gehiagoren heriotza eragiten”, besteak beste.