ELN gerrillarekin ere bake elkarrizketak egingo ditu Kolonbiako Gobernuak

  • Kolonbiako Gobernuak eta ELN Nazioa Askatzeko Armada gerrillak bake elkarrizketak egingo dituzte Quiton. ELNk zabaldu duenez, urriaren 27an emango diete hasiera.


2016ko urriaren 11n - 11:50
Mauricio Rodriguez Kolonbiako Gobernuko delegazio burua eta Pablo Beltran ELN gerrillako kidea. (Arg.: Efe agentzia)

Horiek abiatu ahal izateko, bahituak dituen pertsonak askatuko ditu ELN gerrilak. Eta Kolonbiako Gobernuak, bere aldetik, preso dauden gerrillaren buruzagi eta militante batzuk  askatuko ditu. Izan ere, baldintza horiek izan ziren urriaren 2an hitzartu zituztenak.

Mauricio Rodriguez Kolonbiako Gobernuko delegazio buruak eta Pablo Beltran ELN gerrillako kideak irakurritako komunikatuaren arabera, bake elkarrizketa horietan gizartearen parte hartzea izango da puntu nagusia. Horrez gain, beste bost puntu ere zehaztu dituzte agendan: bakearen aldeko demokrazia, gatazkaren biktimak, bakea lortzeko eraldaketa, ekintza politikoak egiteko bermea lortzea eta segurtasuna eta armak, Berria egunkariak zabaldu duenez.

Kolonbiako Gobernuaren eta FARC gerrillaren arteko akordioari dagokionez, Juan Manuel Santos presidenteak adierazi du galdeketan ezetz esan zutenen proposamenak biltzeko asmoa duela. Horrez gain, akordioa moldatzeko planteamendua aurkeztu du Alvaro Uribe Kolonbiako senatari eta presidente ohiak.

Santos presidenteak gaineratu du Norvegiako Nobel Batzordeak urriaren 7an emandako Bakearen Nobel sariaren dirua “gatazka armatuaren biktimekin zerikusia duten obretarako” erabiliko dutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbia
Gure “Mona Lisa” iraultzailea

Herri axolagabea! Zein ezberdina izango litzatekeen zuen patua, askatasunaren prezioa ezagutuko bazenute! Baina ez da berandu. Emakumea eta gaztea naizen arren, heriotzari aurre egiteko ausardia dut orain, eta mila aldiz gehiagotan ere izango nuke, ez ahaztu!".

Hitz... [+]


FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian

Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.


Kolonbiako presidenteordeari lehergailuak jarri dizkiote etxe alboan

Francia Márquez presidenteordearen etxe inguruan zazpi kilo lehergailu arukitu dituzte, eta ondorioztatu dute bere aurkako atentatu saiakera bat zela. Márquezek bere ibilbide militante eta instituzionalean eraso eta mehatxu andana jaso ditu.


2023-01-04 | Leire Artola Arin
ELNk ukatu du Kolonbiako Gobernuarekin aldebiko su-etena adostu zuenik

ELNk azaldu du aldebakarrekoa dela Kolonbiako presidenteak urtarrilaren 1ean iragarri duen aldebiko su-etena. "Ez da horrelako akordiorik eztabaidatu gobernuarekin", baieztatu dute. Gustavo Petrok atzera bota du su-eten ituna, eta gerrillari taldeari eskatu dio... [+]


Eguneraketa berriak daude