argia.eus
INPRIMATU
Elkartasun herritarra Bilbora iristen ari diren migratzaileekin
  • Elkartasuna nagusi azken egunetan Bilbora heldu diren migratzaileekin, bidean edo trantsituan diren pertsonekin. Ongi etorri errefuxiatuak elkarteak instituzioen erantzun eza salatu du sare sozialetan, eta antolatu, eta migratzaileei lo egiteko lekua aurkitu eta jana banatzen dihardute egun hauetan.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2018ko uztailaren 03a
Elikagaiak eta edaria eskaini diete, besteak beste. Argazkia: Bilbo Hiria.

Azken asteetan gora egin du bidean dabiltzan migratzaileen etorrerak, aurreko astearekin alderatuta talde handiagoak iritsi dira gurera. Orain 60 pertsonako taldea dago gurean eta Ongi etorri errefuxiatuak jana eta loa izan dezaten antolatzen ari da. Sare sozialen bitartez herritarrei jana eta arropa eskatu die. Gurutze gorria ere lan horretan kolaboratzen ari da. Esan bezala sare sozialen bitartez atzo Ongi etorri errefuxiatuak plataformak instituzioen erantzun eza salatu zuen.

Gaur goizean bertan ere aipatu dute, materiala jasotzen ari direla, arropa, zapatak… eta jana, ura, fruitu lehorrak, latak.. Bilketa Pablo Picaso 2. zenbakian egiten ari dira.

Albiste hau Bilbo Hiria-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.