argia.eus
INPRIMATU
Elkartasun elikagai bankua jarriko dute martxan Iruñeko Maravillas Gaztetxean
  • “Sistema kapitalistak kondenatzen gaituen miseriaren aurrean, autogestio zein auzolanaren bidez elkarren arteko babes eta laguntzarako tresna” bezala planteatzen dute ekimena.

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 18a

Gaur aurkeztuko dute elkartasun elikagai bankua, 18:00etan Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxeko areto nagusian. Ostean, elkartasun kontzertua emango du Herdoil talde akustikoak. Beharrezko produktuen zerrenda bat egin dute, eta kontzerturako sarreraren truke zerrendako produktu bat eramatea eskatzen da.

 

Beharrezko produktuen zerrenda: