Martuteneko espetxearen albo batean bafle handi batzuk eta mikrofono bat kokatu eta 30 minutuz, urte berrira sartzeko falta zen denbora bete du herritar talde batek musikaz, animo oihuz eta piroteknia botaz. Barnetik euskal presoek oihuka erantzun diete eta hala, urte berrira elkarrekin sartu dira. "Lehen Andaluziaraino joan behar izaten genuen elkartasuna eramatera", adierazi diote ARGIAri ekintzaileek lekuan bertan.