Elkarrizketara deitu dute PSOEko hainbatek, biltzarrera bi bando aurkaritan joan ez daitezen

  • PSOEko buru Pedro Sanchezen aldekoek eztabaidara deitu dute irailaren 30ean, “erabateko haustura saihesteko”. Komite Federalak deituta urriaren 1ean kontrajarritako bi biltzar izatea ekidin eta alderdia bitan banatzen duen gatazkaren zati bat konpondu nahi dute, eldiario-k argitara emandakoaren arabera.


2016ko irailaren 30an - 11:38

Komite Federalaren bi biltzarretara daude deituta PSOEko kideak urriaren 1ean. Alde batetik, Exekutiba Federalak irailaren 29an eginiko bileran deiturikoa, non zuzendaritza berria aukeratzeko ez-ohiko kongresu baten data zehaztu nahi duten. Sanchezen aurka daudenek ez dute aintzat hartzen deialdia, haien esanetan biltzarra iragarri zenean PSOEko zuzendaritza ez zelako “existitzen”, kideen erdia gehi bat ez baitzeuden bertan.

Beste alde batetik, hautsak harrotu dituen PSOEren 29. Kongresuaren data zehazteko deituriko biltzarra dago. Kritikoek aintzat hartzen dute hau, PSOEko 17 kidek dimisioa eman aurretik iragarria izan zelako.

Alde baten eta bestearen argudioak

Urriaren 1eko Komite Federalaren bileran kongresua deitu nahi du Sanchezek, azarorako. Eta urriaren 23an primarioak izatea nahi du. Hala ere, azaldu dute “adostasunera irekitako proposamena” dela. Aurkariek “baliogabetzat” jo dute zuzendaritzaren proposamena, kideen %51 ez baitzegoen bileran. Sanchezen aldekoek alderdiaren estatutuak exekutibaren araudiaren aurretik daudela iritzi diote, eta horrelako kasuetarako lege hutsuneak daudela uste dute.

Etika eta Berme batzordeak auzian esku-hartzea nahi dute Sanchezen aurkakoek, eta hainbatek horretarako giltza Patxi Lopezek duela uste du. Hala ere, alderdiaren azken egunotako joerari jarraiki, hemen ere banatuta daude alderdikideak.

PSOE honek “min” ematen dio Odon Elorzari

Iritzi artikulua argitaratu du Odon Elorzak eldiario-n. Azaldu du “errudun” sentitzen dela irailaren 3an Komite Federalaren bilera deitzeko proposamenean gehiago tematu ez zelako, orduan bazelako “sakonean eztabaidatzeko” aukera.

“Ziur nago eztabaidak eta hausnarketak barne kohesioa indartzen dutela, desberdintasunen gainetik”, azaldu du Elorzak. “Komunikabideei adierazpenak egiten ziren bitartean agintarien arteko elkarrizketak ekidin ziren”, gaineratu du. Bukatzeko, Donostiako alkate ohiak azaldu du “akatsak eta askonahiak han eta hemen” ikusi dituela, eta ez dela “bando deitu dituztenen lehenengo lerroetan” izango.

Liskarrak El País-en editorialagatik

El País-eko erredakzio batzordeak Antonio Caño zuzendariak idatzitako PSOE salbatu editoriala salatu du. “Kezkarik gabeko burugabetzat” jo du Cañok Sanchez, eta “buruzagi zentzuduna” ez izatea egotzi dio.

Erredakzio batzordeko kideek azaldu dute oso bilera motzean Cañok kexak baztertu dituela, eta ez duela ildo editorialaren inguruko eztabaidarik onartzen. Artikuluaren erantzule bakarra bera dela gaineratu du El País-eko zuzendariak.

Langileek azaldu dute euren helburua ez dela ildo ideologikoaren balorazioa egitea izan, testuan erabilitako irainak salatzea baizik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PSOE
Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2023-12-13 | ARGIA
Patxi Lópezek ukatu egin du Iruñeko zentsura mozioa Sánchezen inbestidura baino lehen adostu zenik

Espainiako Kongresuan egiten ari diren eztabaidan oihartzuna izan du Iruñeko alkatetza aldatzeko PSNren eta EH Bilduren arteko akordioak. Alberto Nuñez Feijóok esan du "akordio enkaputxatu" bat dela. Patxi Lópezek, berriz, ukatu egin du... [+]


Pedro Sánchez
“Beharra bertute bihurtzea da tokatzen dena”

Amnistia legea eta "bizikidetza" politikak defendatu ditu Pedro Sánchezek Espainiako Gobernuko presidente izendatzeko saioan, Espainiako Kongresuan. Amnistia "Espainiaren interesen izenean" emango dela azaldu du: aurreko legegintzaldiko... [+]


Eguneraketa berriak daude