Elkarretaratzea egin dute Santurtzin azken sexu erasoa salatzeko

  • Pasa den ostegunean emakume batek salatu zuen sexu erasoa gaitzetsi dute Santurtziko bizilagunek Udaletxe aurrean. “Erasorik ez erantzunik gabe” lelopean, emakumeek aske izateko duten eskubidea aldarrikatu dute beste behin. 


2018ko urtarrilaren 22an - 10:14
Irudia: @EcuadorEtxea

Ehun herritarretik gora bildu dira igande eguerdian Santurtzin, indarkeria matxistari ezetz esan eta aurreko astean gertatutako indarkeria kasua gaitzesteko. Ostegunean 35 urteko gizon bat atxilotu zuten, bere bikotekideari eraso egitea leporatuta. Erasoa jasan zuen emakumeak adierazi duenez, ez zen indarkeria pairatzen zuen lehen aldia izan.

Protestan elkartu diren emakumeek adierazi dute emakumeen aurkako edozein kasuren aurrean “tinko” eutsiko dietela eta indarkeria guztiak salatuko dituztela: “Hemen gaude salatzen denean, salatzen ez denean, eguneroko edozein erasori aurre egiten diogunean, etxean gertatzen dena ez delako etxean geratzen, eta kalean gertatzen dena guztioi gertatzen zaigulako”. Kaleko erantzuna ere “oso garrantzitsua” dela berretsi dute, indarkeria matxistaren ondorioz  emakumeei duin bizitzeko eskubidea urratzen zaielako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


2024-04-04 | ARGIA
Iaz baino %25 ama gehiagok dute poliziaren zaintza Nafarroan

Ama diren 938 emakumek dute zaintzapeko polizia Nafarroan, erasotzaileengandik babesteko.


Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Eguneraketa berriak daude