argia.eus
INPRIMATU
Elkarretaratzera deitu dute Errekaldeko bortxaketa salatzeko
  • Ostiraletik larunbaterako goizaldean, urriak 1, gizon batek 29 urteko emakume bat bortxatu zuen Errekaldeko garaje batean. Alde egitean, emakumeak salaketa jarri zuen, eta momentu hauetan erasotzailearen bila ari da Ertzaintza. Gaur, urriak 4, 19:30ean, elkarretaratzea deitu du Errekaldeko Auzo Elkarteak auzoko plazan. 

Uriola.eus @uriolaeus 2016ko urriaren 04a

El Correo agerkariak kaleratutako informazioaren arabera emakumea Masustegi auzo ingurutik zebilela, goizeko 6:20ak aldera, gizon bat jarraika zuela ohartu zen. Kalean beste inor ez zegoenez aurrera jarraitu zuen. Garaje baten aurrean erasotzaileak bultzatu egin zuen eta arropa kendu ondoren, bortxatu. Erasoa eta gero gizonak alde egin zuen, eta emakumeak senideei laguntza eskatu zien.

Geroztik, Ertzaintza gizon altu eta gazte baten bila dabil, ile beltza eta kiskurra duena.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra