argia.eus
INPRIMATU
Elkarretaratzea Gasteizen, ebakuntza egin ondoren “kalean gelditu ez dadin” herritar bat
  • Orain egun batzuk salatu zuen Auzoan Bizi etxebizitza sareak Udalak "kalean eta inolako etxebizitza alternatibarik gabe" utzi zuela urgentziaz operatu berri zuten bizilagun bat, udal harrera ostatuak itxita dauden bitartean.

Hala Bedi @halabedi 2023ko otsailaren 22a

Udalaren gizarte zerbitzuetara jo zuen gizonak Auzoan Bizi etxebizitza sarearen laguntzaz, eta aste baterako ostatua eskaini zioten. Medikuaren arabera, baina, sei astekoa behar du atseden osoak.

Horregatik, otsailaren 22rako elkarretaratzea deitu du Auzoan Bizi sareak, "Kalean ez dago osatzerik, vuestras políticas nos condenan" lelopean. San Anton Kaleko 12. zenbakian egingo da mobilizazioa, Gasteizko gizarte larrialdietarako zerbitzuaren egoitza parean, arratsaldeko 19:30etan.