Gaur, arratsaldeko 20:00etan elkarretaratzea egingo da Bilboko udaletxearen aurrean Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentearen eta Espainiako erregearen argazkiak erretzeagatik atxilotuak izan diren gazteen alde. Aldarricatuz eta ANC Euskal Herria elkarteek egin dute deia.
Forcadellek bihar Kataluniako Auzitegi Nagusian deklaratu behar du, prebarikazio eta desobedientzia delituez ikertua izaten ari baita. Kataluniako erreferendumaren inguruko bozketa bat parlamentura eramatea leporatzen zaio. Antolatzaileek babesa adierazi nahi diote “hiritarren agintea betetzen ari den kargu elektoari”.
Felipe VI.aren argazkiak erretzeagatik atxilotutako bost gazteei babesa emateko ere izango da elkarretaratzea. Abenduaren 7an Auzitegi Nazionalean deklaratzera joateari uko egin ostean atxilotu zituzten Mossoek eta Espainiako Poliziak.