Elkarretaratzea Bilbon erregearen argazkiak erretzeagatik atxilotuak izan direnen eta Carme Forcadellen alde

  • Gaur, arratsaldeko 20:00etan elkarretaratzea egingo da Bilboko udaletxearen aurrean Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentearen eta Espainiako erregearen argazkiak erretzeagatik atxilotuak izan diren gazteen alde. Aldarricatuz eta ANC Euskal Herria elkarteek egin dute deia.


2016ko abenduaren 15an - 10:56

Forcadellek bihar Kataluniako Auzitegi Nagusian deklaratu behar du, prebarikazio eta desobedientzia delituez ikertua izaten ari baita. Kataluniako erreferendumaren inguruko bozketa bat parlamentura eramatea leporatzen zaio. Antolatzaileek babesa adierazi nahi diote “hiritarren agintea betetzen ari den kargu elektoari”.

Felipe VI.aren argazkiak erretzeagatik atxilotutako bost gazteei babesa emateko ere izango da elkarretaratzea. Abenduaren 7an Auzitegi Nazionalean deklaratzera joateari uko egin ostean atxilotu zituzten Mossoek eta Espainiako Poliziak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrialde katalanak
PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Katalana arriskuan Valentzian: hizkuntza-eredua aldatu nahi dute ikastetxeetan

Sindikatuek eta hizkuntzaren aldeko erakundeek "atzerakoia eta diskriminatzailea" dela esan dute eta mobilizazioak iragarri dituzte. Sakon landu dute gaia La Directan.


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Eguneraketa berriak daude