Elkar-ekin taldeak egin du azaroaren 22rako deialdia. Ludopatia eta pobrezia eragiten dituela argudiatuta urtebetez ekimenak egin dituzte apustu etxeak ateak itxi ditzan.
Taldeak Uztarria hedabidean adierazi duenez, apustuen merkatua enpresa handiek kontrolatzen dute, erakundeen laguntzarekin kasu askotan. Ahalik eta diru gehien irabazi nahi dute eta horretarako herritarren artean adikzioa sortzeko teknikak erabiltzen dituzte. Elkar-ekinek esku artean dituen datuen arabera, enpresek irabazi handiak dituzte eta herritarrengan ondorio larriak, besteak beste, ludopatiak gora egin du eta adikzioak pobrezia egoerak areagotu ditu.
Azaroaren 22an, 19:00etan, lokalaren aurrean elkartuko dira apustu etxeak ateak itxi ditzan eskatzeko.