argia.eus
INPRIMATU
Elkarretaratze isilak Gasteizen, leihotik botatako haurraren heriotza salatzeko
  • Asteazken eguerdian Udalak eta Aldundiak elkarretaratze isilak egin dituzte, eta udalbatzak, Batzar Nagusiek eta Eusko Jaurlaritzak erasoa gaitzesteko adierazpenak egin dituzte.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2016ko urtarrilaren 27a
Kontzentrazio isilak egin dituzte asteazken eguerdian. Ostegunean, manifestazioa egingo dute (argazkia: Arabako Alea).

Gauza bera egin dute Jesus Guridi Kontserbatorioak eta Aguraingo Zortziko musika eskolak.

Herritarrek mezuak eta panpinak jarri dituzte gizon batek 17 hilabeteko umea leihotik bota zuen kalean.

Ostegunean 19.30ean Andre Mari Zuriaren plazatik abiatuko den manifestaziora deitu du Gasteizko plataforma feministak.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Arabako Alean argitaratu da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]