Euskarak bizirauteko Lurralde Elkargoa behar du, Garapen Kontseiluak dioenez

  • Euskal Herriko Garapen Kontseiluak, Hautetsien Kontseiluari Ideia eta proposamen zehatzak helarazten dizkion eztabaidaguneak, adierazi du euskarak Ipar Euskal Herrian etorkizuna bermatua izan dezan, Lurralde Elkargoa behar duela. Balizko erakunde horrek –Frantziako Estatuarekin akordioa lortuta– kudeatuko lituzke, esaterako, euskarazko irakasle postuak.


2012ko ekainaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Frantziako Gobernuaren eta Lurralde Elkargoaren aretko akordioa lortu nahi du Garapen Kontseiluak.

Max Brisson EEPko presidente ohiak eta Paxkal Indo Seaskako buruak eman dute Garapen Kontseiluaren gogoeta prozesuaren berri. Beharrak zehaztu dituzte dagoeneko, eta eskumenei zein aurrekontuari heltzea litzateke hurrengo pausoa. Gogoeta prozesuak fruiturik emango duen ala ez, ordea, Frantziako Gobernuak erabakiko du.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude