"Lagun batek berriki Iruñerriko musika eskola batean gertatutakoa kontatu zidan. Bertan, antza, musika-eskala, hala eskatzen zuten ikasleentzat, euskaraz irakasten zen. Egun batez, besterik gabe, ikasgai hau suspenditu zen. Euskara desagertu zen. Baten batek erreklamazioa egin zuenean, irregulartasun bat zela erantzun zioten, eta ez zela ez lege ez araudirik akademia hartan jarduera hura eusten zuenik. Erabaki hura hartu zen unean bertan zen irakasle batek, aldiz, zuzendaritzak jarduera hura kentzeko orduan erantzun garbiagoa eman zuela argitu zuen estraofizialki. Euskaraz irakastearen aukera utzikeriaz emana omen zen hasieran, mesedeaz nonbait, baina 'por la caridad entró la peste' (sic). Balore eta tolerantziaren manifestu galanta". (2008-03-29)