Elizak higiezinen zerga ordaintzearen aldeko mozioa onartu dute Donostian

  • Erlijio erakundeek ondasunen gaineko zerga ordaintzea helburu duen mozioa onartu du Donostiako Udalak, Bildu eta PSE-ren aldeko bozekin. EAJ abstenitu egin da eta PPk kontra bozkatu du.


2013ko uztailaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Donostiako erdiguneko Artzai Ona eliza (Argazkia: sansebastianstyle.com)

Neurriak ez du berehalako eraginik izango: zerga kobratu ahal izateko beharrezko foru-araua aldatzeko proposamena egingo die Udalak Gipuzkoako Batzar Nagusiei, eta aldatuz gero, erilijio erakundeei ordainarazteko konpromisoa hartu du. “Erlijio sinesbideen eta haiekin lotutako erakundeen izenean” erregistratuta dauden landa eta hiri ondasun higiezinen zentsua ere egingo du Udalak.

Egungo zerga politika “herritarrekiko diskriminatzailea” dela eta, Elizarekin dituen hitzarmenak deuseztatu edo berriak lortzeko eskatuko dio Donostiako Udalak Espainiako Gobernuari.

Onartu berri den mozioa hainbat herri-mugimenduren ekimena da: Laikotasuna, Plazandreok, Euskal Herriko bilgune Feminista, Medeak, Garaipen, EHGAM, STEE-EILAS eta SOS Arrazakeria. Eragileek balorazio positiboa egin dute, oraingoz ondoriorik izango ez badu ere, mozioa onartu izanak “Udaleko ordezkari gehienak erlijio-erakundeei higiezinen gaineko zerga ordainarazteko prest daudela” erakusten baitu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eliza Katolikoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


2024-03-08 | ARGIA
Espainiako Eliza Katolikoak 1.000tik gora pederastia kasu aitortu ditu

Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]


Juan Maria Uriarte hil da, Donostiako gotzain emeritua

Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko negoziazioetan parte hartu izan zuen hainbat urtez Donostiako gotzain izandako Juan Maria Uriartek. Larunbatean zendu zen Basaurin.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


Eguneraketa berriak daude