Eliza katolikoaren ostiekin "Pederastia" idaztea ez dela delitu ebatzi du epaileak

  • "Pederastia" hitza ostiekin idaztea erlijio sentimenduen aurkako eraso gisa epaitua izan bada ere, Abel Azkona artistaren aurkako auzian deliturik ez dela esan du epaileak eta behin betiko itxi du kasua.

Axier Lopez @axierL  |  Euskalerria irratia @fm983irratia
2017ko maiatzak 05
Abel Azcona Iruņeko 'Desenterrados' erakusketaren prestaketa lanetan

Iruñeko Artzapezpikutzak eta Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak jarri zuten Abel Azkonaren kontrako salaketa, erlijio sentimenduak "iraintzea" leporatuta. 2015ean muntatu zuen artistak Desenterrados erakusketa eta bertan zegoen "pederastia" hitza, ostien bidez idatzia.

Salaketa artxibatu egin zuen epaitegiak, baina helegitea aurkeztu zutenez, berriz ireki zuten; azkenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiak behin betiko itxi du.

Iruñean eta Madrilen egindako 242 eukaristiatan ostia sakratuak hartu zituen sortzaileak, eta horiek erabiliz idatzi zuen "Pederastia" hitza lurrean 2015eko azaroan Iruñean antolatutako Desenterrados erakusketaren parte bat izan zen. "Profanazio publikoa" dela esan du Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak.

Erakusketak Iruñeko Opus Deiko eta muturreko katolikoen protestak piztu zituen. Erakusketaren barruan otoitz egitea izan zen horietako bat.

 

Erakusketaren aurkako pintaketak agertu ziren Iruñean

Albistearen mamia Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Kanal hauetan artxibatua: Adierazpen askatasuna  |  Iruņea  |  Artea  |  Eliza Katolikoa  |  Opus Dei

Adierazpen askatasuna kanaletik interesatuko zaizu...
2017-07-13 | ARGIA
EiTBk ez du emititu Espainiako gerra zikinari buruzko dokumentala, iragarrita zuen arren

Las cloacas de Interior dokumentala asteazken gauean eskaini behar zuen, TV3 eta IB3-rekin batera, baina euskal kate publikoak entretenimendu programa bat jarri zuen azkenean.


2017-06-08 | Baleike
Kalea Guztiona da: lehen muraletik urtebetera, hutsuneak betetzen jarraitzeko festa Zumaian

Orain urtebete inguru lehen murala margotu zuten Kalea Guztiona Da mugimenduko kideek Euskal Herri mailan famatu egin den Zumaiako Erribera kaleko horman. Ekitaldiz betetako festa eguna izan zen iazkoa eta aurten errepikatzeko asmoa erakutsi dute. Kolore guztiak debekuen kontra! izenarekin, Torreberri azpian egingo dute bigarren festa eguna larunbatean.


2017-05-22 | Aiaraldea.eus
Alfredo Remirez 'Erreharria' urtebetez espetxeratu nahi du Auzitegi Nazionalak

Espainiako Auzitegi Nazionalak urtebteko espetxealdia ezarri nahi dio Alfredo Remirez amurrioarrari. Haren abokatuak azaldu duenez, 2009an jasotako zigorra betearazi nahi dio, 2017ko zigor bat baliatuta.

 


Kurduerazko egunkari bakarraren webgunea itxi du Turkiak: Rojeva Medya

Kurdistanen aurkako politikan pauso bat gehiago eman du Turkiako Gobernuak: Rojeva Medya-ren webgunerako sarbidea debekatu du, herrialdean kurdueraz dagoen egunkari bakarra, ANF News-ek jaso duenez.


2017-05-19 | ARGIA
"Herri mugimenduaren bozgorailu izateko jaio ginen eta horrela jarraituko dugu"

Errekaleor auzo okupatuan Ertzaintzak Hala Bediko kazetari bati eraso egin eta mugikorra hautsi dio ostegunean. Irrati libreko kideek oharra plazaratu dute gertatutakoa salatu eta lanean jarraituko dutela aldarrikatzeko: "Herri mugimenduaren bozgorailu izateko jaio ginelako eta horrela jarraituko dugulako. Erradikalak gara, bai. Eta erradikalak izaten jarraituko dugu". Irakurri jarraian oharra osorik:


2017-05-12 | ARGIA
Itziar Ituņoren kontrako boikota arbuiatu du Zinemaldiak

Donostiako Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos “boikot guztien aurka” agertu da ostiral honetan, festibalaren 65. Edizioa aurkezteko ekitaldian.


2017-05-09 | ARGIA
Euskal Aktoreen Batasuna "haserre eta kezkatuta" agertu da boikot kanpainekin

Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) agiri baten bidez salatu ditu euskal aktoreen aurka zabaldu diren "difamazio-adierazpenak".


Larrialdi-egoera baliatuta, Frantzia kazetari bat jazartzen ari dela salatu dute

Frantziako agintariak Gaspard Glanz kazetariaren kontra tematuta daudela salatu dute haren abokatuek Reporterre aldizkarian. Larrialdi-egoera testuinguruan, haren lana oztopatzen ari direla azpimarratu dute.


Europako kazetariak autozentsuratzen dira beldurraren ondorioz

Europako Kontseiluak egindako inkesta batek erakutsi du lanean jasotzen dituzten mehatxuen ondorioz autozentsuratzen direla Europako kazetariak. Inkestan parte hartu duten kazetarien herenak eraso fisikoak jaso ditu eta %69k psikologikoak.


Graffitiak nola, publizitate paneletako markak hala ezabatu dituzte Bristolgo artistek

#SubvertTheCity edo Hiria Irauli izena jarri diote Bristolgo (Ingalaterra) kale artistek haien azken ekintzari: publizitate paneletako markak ezabatu dituzte udalak graffitiak ezabatzen dizkiela salatzeko. 50 bat kartel aldatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude