Frantziako Estatuan gelditzeko sei hilabeteko baimena eman diote Elita Edeh nigeriarrari

  • Frantziako Estatuak eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak asilo eskaera ukatu ostean, azken momentuan Pirinio Atlantikoetako Prefeturak sei hilabeterako baimena eta askatasuna eman dio Edehri.


2015eko abuztuaren 20an - 08:37
Homosexualitatea delitua da Nigerian, eta gogor jazartua da (argazkia: ipsnews.net)

Paueko Auzitegiak hartu du erabakia, medikuek emandako gomendioei jarraituz. Trauma ondorengo nahasmendua diagnostikatu diote neskari. 

Lesbiana izateagatik 14 urteko espetxe zigorra jasoko luke Edehek Nigerian, eta erahila izateko etengabeko arriskuan legoke. Frantziak asilo eskaera ukatu zion, eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak ere atzera bota zuen babes eskaera. 

Hendaiako atxikitze zentroan egon da Edeh, 26 urteko emakumea, uztailaren 24az geroztik. Baionako Auzitegiak asteazkenean erabaki zuen han jarraitu beharko zuela, baina Prefeturaren erabakiak askatasuna eman dio azkenean, osasun arazoak medio. Baionako Auzitegira hurbildu ziren hainbat erakunde neskari babesa eskaintzera, hala nola EGHAM, SOS Arrazakeria, edota SOS Homofobia elkarteak. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik ere sostengua adierazi diote Edehi. 

Abuztuaren 20an zuen Nigeriara itzultzeko hegaldia Edehek, administrazioak jarrita. Azken momentuan egondako erabaki aldaketak, ordea, sei hilabetez behintzat Frantziako Estatuan gelditzeko aukera emanen dio neska nigeriarrari. 

Nigerian bertan eta handik kanpo, oztopoz betetako bizitza

Elita Edehek Nigeriatik ihes egin zuen auzokideek bere bikotekidea erahil eta gero. Bere beste bi pisukideak atxilotu egin zituzten eta 14 urteko kartzela zigorra betetzen ari dira, lesbianak izatea leporatuta.

AEBetara iritsi zen Edeh lehenik, baina herrialdean sartzen ez zioten utzi, eta uztailaren 3an Parisera bidali zuten. Frantziak zortzi eguneko epea eman zion orduan neskari Estatua uzteko. Muga pasatzen ari zela, poliziak atxilotu zuen gazte nigeriarra Hendaian. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


Eguneraketa berriak daude