argia.eus
INPRIMATU
Elikagaien jatorriaz kontzientziatzeko topaketa egingo dute Gasteizen eta Burgun
  • Irailaren 15ean, 16an eta 17an izango da Elikaduraren X. Gizarte Topaketa, Gasteizko Azoka plazan eta Burgu herrian.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2016ko irailaren 14a

Elikagaien jatorriari buruzko informazioa eta ezagutza eskainiko duen tresna izango da topaketa hau eta batez ere, kontsumitzaileari azaldu nahi dio elikagaiak zeinek sortzen dituen eta nola, eta zer-nolako ondorioak dituen horrek gure ingurunean.

Ildo horretatik, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Slow Food Araba mugimenduak egitarau interesgarria diseinatu dute: elikadura-politikari lokalari buruzko hitzaldiak, dagoeneko abian jarri diren ekimenen aurkezpena, mahai-inguruak eta gastronomiaren arloko proposamenak.

“Azken batean, ekoizpenaren eta ingurunearen arteko egokitzapen handiagoa ekarriko duen sistema bat sustatu nahi duen ekimena da. Eta, zentzu horretan, uste dut Gasteizek gero eta garrantzi handiagoa ematen diola erosketa-saskian tokiko produktuak sartzeari. Izan ere, gertueneko ekonomiari laguntzen zaio horrela, iraunkortasunaren aldeko apustua egiten da, eta elikagai osasungarriak eta kalitatekoak kontsumitzen”, nabarmendu du Ingurumeneko zinegotzi Iñaki Prusillak.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.