Elikagaiak jasoko dituzte Amurrion eta Laudion Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko

  • Eskoletan eta Amurrio eta Laudioko supermerkatuetan egongo dira janaria eta behar-beharrezko produktuak jasotzen.

Aiaraldea.eus @aiaraldea
2018ko urtarrilaren 11

“Piztu itxaropena” elkartasun karabanaren XIV. edizioa prestatu dute Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren -SEAD- aldeko elkarteek. Tindufeko -Argelia- errefuxiatuen kanpalekuetara elikagaiak eta premia-premiazko produktuak eramatea da egitasmoaren xedea. Horiek biltzeko kanpaina egingo dute Aiaraldean, urtarrileko bigarren hamabostaldian.

 

 

Amurrion hilaren 19 eta 20an egongo dira, Eroski, Berriak eta Diaren supermerkatuetan. Laudion Eroski eta Berriaken egongo dira, 26 eta 27an. Avillo alargunen elkarteak eta Solastiar eta Jakaranda taldeek lagunduko dute bilketan. Eskoletatik ere igaroko dira, 22tik 29ra bitartean.

3.400 kilo janari bildu zituzten iaz eskualdean, eta aurten beste horrenbeste lortzea espero dute. "Kopurua mantentzea garaipen bat izango litzateke guretzat", adierazi du Ana Martinezek. SEADen lagunen elkarteko kideak nabarmendu du geroz eta okerragoa dela errefuxiatuen kanpalekuetako egoera: "geroz eta beharrizan gehiago dituzte eta laguntzak geroz eta gutxiago dira. Ez dakigu datorren urtean karabana antolatzeko aukerarik izango dugun".

 

Boluntario gisa parte hartzeko deia

Bilketan boluntario gisa parte hartzeko aukera luzatu dute ekimenaren antolatzaileek.  619 030 834 edo 945 393 887 telefonora deitu behar da horretarako.

Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Mendebaldeko Sahara  |  Laudio  |  Amurrio

Mendebaldeko Sahara kanaletik interesatuko zaizu...
2017-12-27 | Miren Osa Galdona
Sahararen aldeko euskal karabanaren kanpaina abian da

Piztu itxaropena lelopean, Sahararen aldeko material bilketa hasi da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herrik bat egin dute ekimenarekin eta urtarrila erdialdera arte janaria emateko aukera izango da.


2017-12-14 | Hala Bedi
Robokoop, eskaintza faltsuak Marokok Mendebaldeko Saharari egiten dion lapurreta salatzeko

Denda berri bat ireki dute Gasteizko Dendaraba gunean, Marokok beste herrialde batzuekin batera aurrera eramaten duen espoliazioa salatzeko eta jendartea kontzientziatzeko. Prezio faltsuak ditu dendak, “baina eguneroko lapurreta handiagoa da”. Sarean ere webgunea zabaldu dute: www.robokoop.com


Lapurreta bati buruzko istorioa
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Mendebaldeko Sahararen baliabide naturalen espoliazioak Marokoren okupazioa finantziatu eta iraunkortu egiten du, estatu eta transnazionalen laguntzarekin.

Euskarazko azpitituluak aktibatzeko Youtuben azpidatzien botoia sakatu behar da aurrena.


2017-10-27 | ARGIA
Juaristi eurodiputatuari Saharara iristea eragotzi dio polizia marokoarrak

Josu Juaristi (EHBildu) Europako Legebiltzarreko parlamentariari hegazkinetik jaisten ere ez dio utzi polizia marokoarrak. Politikariak berak zabaldu du albistea, argazki eta guzti, Twitterreko bere kontutik. Mendebaldeko Sahara bisitatzea zen Juaristiren asmoa.


"Kultur balioak babestu behar ditugu iritzi politikoen gainetik"

Sahararra da, Mendebaldeko Saharan sortua, egiazko Saharan, exodoa bizi izandakoa. Sahararra da gaur egun Gasteizen, ikastolako ama, euskaldunetara guztiz irekia, izatea bera ere partez herri honetara jarria, bere baitan harrera beroa egina euskarari eta euskaldunari.


2017-10-11 | Miren Osa Galdona
Saharako preso politikoen aldeko elkarretaratze bat etetera behartu du Marokoko poliziak

Gdeim Izik izenez ezagutzen den taldeko presoen aldeko protestak eten ditu Marokoko poliziak.


Maroko ez da Venezuela

Fenomeno berezi bat gertatzen da uda garaian Hego Euskal Herrian. Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdeko herriak hustu egiten dira; Araba eta Nafarroan, aldiz, herrietako jende pilo bat bizi da hiriburuetan, eta uda garaian beraien herritxora itzultzen dira oporrak igarotzeko. Urtean zehar mugimendu gutxi daukaten plazak borborka jartzen dira hil honetan. Baina badago mukuru bete eta husten den toki bat, berriro bete eta husteko: errepidea. Lona urdina autoko teilatuan jarrita, milaka eta milaka... [+]


2017-07-27 | Uriola.eus
Gdeim Izikeko 22 preso sahararren askatasuna aldarrikatuko dute ostiralean Bilbon

Marokok 22 sahararri ezarritako lau urte eta bizi osora arteko kartzela zigorrak salatuko dituzte eta presoen berehalako askatasuna aldarrikatuko dute Marokoko kontsulatuaren aurrean.


Gdeim Izik-eko auzipetuentzat hogei urtetik bizi osorako kartzela zigorrak

Gdeim Izik Duintasunaren Kanpalekua bezala izendatutakoa desegitera joandako hamaika poliziaren hilketa egotzi diete 23 auzipetu sahararrei. 2010ekoak dira gertaerak.


2017-07-06 | Hala Bedi
Andrea Saez de Egilaz gasteiztarra kanporatu du Marokok, Saharara sartzera zihoanean

Saharako egoera soziopolitikoa gertutik aztertu nahi zuten. Pasaporteak eta mugikorrak kendu zizkieten atxiki zituzten zortzi orduetan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude