argia.eus
INPRIMATU
Bizi ote gaitezke fruten eta barazkien %90 gabe?
Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko otsailaren 19a
Duela 80 urte eta gaurko elikagai kopurua alderatzen dituen grafikoa (National Geographic)

AEBetan fruta eta barazkien %90a desagertu direla dio Charles Siebert National Geographic aldizkariko kazetariak. Esaterako, XIX. mendean ezagutzen ziren 7.000 sagar espezietatik ehun baino gutxiagok diraute gaur egun. Mundu osoan halakoak gero eta gehiago direla azaltzen du Siebertek.

Elikagaiak lantzean, ekoiztean edo aukeratzean aniztasunaren irizpidea ahaztea arriskutsua dela nabarmendu du artikuluak. Izan ere, gaitz hipotetiko batek uztak errazago suntsi litzake, adibidez. Gainera, ekonomikoki dirudiena baino kaltegarriagoa izan daiteke, besteak beste, pestizidetan, sendagaietan eta ongarrietan gastuak handitu baitira. Dibertsitaterik ez edukitzeak menpekotasuna sortzen duela azpimarratu du blogak.