Elikaduraren negozioa: goseak ez du axola, diruak bai

  • Esther Vivas kataluniarra elikagaien industrian aditua da. El negocio de la comida (Janariaren negozioa) izeneko liburua publikatu berri du eta elikagaien merkatu globalaren funtzionamendua du hizpide. Munduan 12.000 milioi lagunentzat adina janari produzitzen da eta 1.000 milioi lagunek gosea pasatzen dute.


2014ko abenduaren 19an - 11:10
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Esther Vivas El negocio de la comida (Janariaren negozioa) izeneko libururen egilea. (Argazkia: www.lamarea.com)

Zortzi pertsonetatik batek gosea pasatzen du gaur egun Nazio Batuen Erakundeak emandako datuen arabera. Vivasek dio hori elikagaiak eta laborantza negozio bilakatu izanak ekarri duela.

“Gaur egungo elikadura moldeetan dirua da garrantzia duen bakarra”, adierazi du La Marean egin dioten elkarrizketan. Haren ustez, elikagaien merkantilizazioa gertatu da, eta ondorioz, “dirurik izan ezean ez duzu janaririk”.

Bere liburuan Vivasek azaltzen du badagoela diskurtso ofizial bat, gosearekin bukatzeko elikagaiak ekoizteari garrantzi handia ematen diona. Baina berak ez du horretan sinesten: “Ez dago elikagai faltarik, elikagaietara iristeko eragozpenak baino ez daude”.

Naturak eragindako hondamendiei eta gerrateei botatzen zaie maiz munduko gosearen errua; eta horiek eragina izan dezaketen arren, Vivasek uste du arrazoi politikoak daudela atzean.

Funtsean, janaria negozio bilakatu da, eta ondorioz, elikagaiekin espekulatzen dela uste du. Eskala globalean krisi ekonomikoa eta elikadura krisia estuki lotuta daude.

Enpresa handienek diru iturria ikusi dute elikaduraren negozian eta horien asmo nagusia “ez da munduko gosea deuseztatzea, dirua irabaztea baizik” Vivasen iritziz.

TTIPen gainean ere mintzatu da kataluniarra eta esan du hitzarmen horren helburua enpresa handiei onurak ematea dela, bereziki enpresa estatubatuarrei.

Bertakoa kontsumitu

Vivasek garrantzi handia eman die bertako produktuei. 5.000 kilometro egiten ditu batez beste elikagai batek lurretik platerera iritsi arte, Lurraren Lagunak elkarteak egindako txosten baten arabera.

Horrek ez du esan nahi beste lekuetako produkturik kontsumitu behar ez denik Vivasen arabera, baina uste du kontsumo horren arrazoiaren atzean industriaren interesak daudela.

Eroslearen jarreraren garrantzia ere azpimarratu du. Kontsumitzaileak gero eta arreta gehiago jartzen du horrelako kontuetan, Baina jarrera hori ongi jate hutsetik harago joatea eta produktua erosterakoan balore sozial bat gehitzea lortu behar delakoan dago.

Ekologikoa garestiago

Janari ekologikoa ez dela beti garestiagoa uste du Vivasek.

Izan ere, haren hitzetan, supermerkatuak ahalik eta gehien gastatzeko pentsatuak daude: “Kalkulatzen da supermerkatuetan erositakoaren %20 eta %50 artean barne estimuluek bultzatuta erosten dugula”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura
2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


Porrotak, ikasketak, baso jangarriak

Bidaia hau hasi nuenean, ikuspuntu erromantikoz imajinatzen nituen baso jangarriak: zuhaitz artean ibili, fruitu goxoak dastatu, loreak usaindu... baina baso jangarriek badituzte arantza ugari ere, porrotak, erratak... Gaur, ikasketa politak eskaini dizkidaten porrot horietako... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


2024-04-03 | Estitxu Eizagirre
Juanma Intxaurrandieta, ekonomia irakasle eta INTIAko kudeatzaile ohia
"Merkatu globalean elikagaien prezioa oso hauskorra da, zuzenean erosita egonkorragoa"

Elikagaien prezioak zergatik igo dira hainbeste? Nola ezartzen dira prezioak? Juanma Intxaurrandieta Nafarroako Unibertsitateko ekonomia irakaslea eta INTIAko kudeatzaile ohia da, egun erretiratua. Eli Pagolak Egonarria saioan egin dion elkarrizketan, hizkuntza arruntean eta... [+]


Eguneraketa berriak daude