Elikadura burujabetzaz mintzo da 'Gure lurra, gure etorkizuna' dokumentala

  • Bizilur eta EHNE Bizkaiak elkarlanean sortu dute Gure lurra, gure etorkizuna dokumentala. Euskal Herriko baserritarrekin eta nazioartean elikadura burujabetzaren alde lanean ari diren nekazari eta ekintzaileekin egindako elkarrizketak bildu ditu filmak. ARGIA.com-eko Dokumentalak gunean duzue ikusgai.


2012ko martxoaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Dokumentala Soberaniaalimentaria.tv webgunean ere topa dezakegu, Euskal Herriko eta nazioarteko kolektibo, gatazka, proiektu eta abarrei buruzko beste bideo eta dokumentu ugarirekin batera.

"Elikadura Burujabetza, elikagaiak nutritiboak eta kulturalki egokiak izateko herriek duten eskubidea da, edonorentzat eskuragarriak, eredu iraunkorrean eta ekologikoki ekoiztuak, eta herriak berak elikapen zein ekoizpen eredua erabakitzeko eskubidea bermatzen duena", irakurri dezakegu webgunearen azalean. "Eredu honek elikadura-politikaren ardatz bilakatzen ditu ekoiztu, banatu eta kontsumitzen dutenak, merkatu eta enpresen eskakizunei muzin eginez. Datozen belaunaldien eskubideak kontuan hartu eta barneratzen ditu; libre eta merkataritza-korporatiboa zein oraingo elikatze-sistema suntsitzeko eta hauen presioaren aurrean erresistitzeko estrategiak eskaintzen ditu; baita artzaintza, arrantza, nekazaritza eta elikatze-sistemak tokian-tokiko ekoizleez kudeatuta egoteko estrategiak bideratu ere. Elikadura burujabetzak tokiko ekonomiak eta tokiko merkatuak eta nazionalak lehenesten ditu, eta nekazariei eta nekazaritza familiarrari, ohiko arrantzari eta betiko artzaintzari ematen die boterea".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


2024-04-21 | Iñaki Barcena
Mecaner ez itxi!

Euskal autogintzaren industrian gertatzen ari den adibide esanguratsu batekin natorkizue. Duela urte erditik (2023-09-01), Mecaner Urdulizko (Uribe Kosta) autogintzako trokelgintza enpresako 148 langile euren lanpostuak galtzeko zorian daude. Enpresa bideragarria da eta... [+]


2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Eguneraketa berriak daude