Bergaratik Deriora mendi ibilaldia antolatu dute 'Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!' lelopean, uztailaren 14tik 16ra bitarte, Via Campesinaren nazioarteko biltzarra Derion egingo dela aprobetxatuz.
Via Campesinak elikadura burujabetza du ardatz, baina horretarako lurra behar dela aldarrikatzen du eta azpiegitura handiek "lurra erabat artifizializatzen" dutela diote martxa antolatu duten lurraren aldeko zein gizarte mugimenduetako hainbat eragilek. Lurraren beharra aldarrikatu eta txikizioa borrokatzeko antolatu dute hiru eguneko ibilaldia.
Via Campesinaren bideoa:
Hemen martxako egitaraua:
Uztailak 14, ostirala / BERGARA-ELORRIO- IZURTZA
-10:00etan. Irteera: Bergarako autobus geltokia
– Bazkaria: Elorrioko gaztetxea.
– 19:00etan. Hitzaldia: EKOPOLen txostenaren aurkezpena. David Hoyos. Izurtzako frontoian.
– 21:00etan. Afaria.
– 22:30ean. Kontzertua: Eneritz Furyak.
– Lo egiteko frontoian.
Uztailak 15, larunbata/: IZURTZA-ZORNOTZA-LARRABETZU
– 9:30ean. Irteera: Izurtzako frontoia.
– 10:00etan. Andra Mari plaza. Durango.
– Bazkaria: Zubiondo plaza (Parke gorria). Zornotza.
– 19:00etan. Solasaldia: “Elikadura burujabetzatik bizitza burujabetzara” eta “EHko azpiegiturek eragindako lurraren artifizializazioa. Anguleri Kultur etxea. Larrabetzu.
– 21:00etan. Afaria: Hori bai gaztetxea. Larrabetzu.
– 22:30ean. Kontzertua: Gerra zibileko kantuak eta musika. Hori bai gaztetxea.
– Lo egiteko polikiroldegian.
Uztailak 16, igandea: LARRABETZU-DERIO
– 10:00etan. Irteera: Askatasunaren Enparantza. Larrabetzu.
– 13:00etan. Giza-kate-jira. Derio.
– 13:30ean. Amaierako ekitaldia. Derio
IZEN EMATEA: ahtgelditu@ahtgelditu.org edo 628243066 tfnoa.
Argibide guztiak www.ahtgelditu.org helbidean.
Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.
AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]
Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela. Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.
Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]
Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]