"80ko hamarkada hura nire lanbizitzako onena izan zen eta izango da ziurren. 90ko hamarkadan gauzak aldatu egin ziren; gero eta zailagoa zen boluntarioak eskuratzea, proiektu handi bezain konplexuak sortu ziren, euskararen industrian lehia hasi zen eta Elhuyar enpresa bezala egituratu behar izan zen. Fase horretan batzuk Elhuyarren trenean azken estaziora ailegatu ginela ulertu genuen eta beste esparru batzuetan aritzen gara gaur egun. Orain aste pare bat Elhuyar Kultur Elkartea ere betirako kotxerasen sartuko zela esan zidaten (...) Agur Elhuyar Kultur Elkartea eta ongi etorri Elhuyar Fundazioa".