argia.eus
INPRIMATU
Elhuyarrek zientzia eta teknologia hiztegia atera du

2009ko urriaren 30

Elhuyar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak teknologia eta zientziaren arloko 23.000 kontzepturen definizioak biltzen dituen hiztegi entziklopediko berria aurkeztu dute. Azken zortzi urtetan egindako adituen ekarpenak biltzen ditu, eta definizioez gain, beren ingeles,gaztelera eta frantsesezko itzulpenak dakartza, 607 artikulu entziklopedikorekin batera. Liburua CD-ROM batekin dator eta beren webgunean 61,75 euroan eskura daiteke.