argia.eus
INPRIMATU
Eleuterio Jauregi Beloki: “Denetariko doinuak jo arren, jendeak gurera herri musika entzutera dator”

2007ko martxoaren 12a

"Gure ibilbidea oso modu naturalean izan da eta horregatik trikitixa goian edo behean izan den ez dut sekula pentsatu. Guk konstantzia mantendu izan dugu beti. Bestetik, lasai bizi izan dugu beti musika. Hau da, gure bizibidea ez da musika jotzea eta, hortaz, ez gara erre hemen eta bestean aritzeaz. Seguru nago desagertutako taldeak asko jo izanagatik erre direlako izan dela. Guk dei guztiak ere ez ditugu hartzen. Zama ere bilakatu baitaiteke. Gu ez gara sekula punta puntan egon eta patxadaz egiten ditugu gauzak. Horrela gustatzen zaigulako". (2007/03/11)