“Muga deitzen da Pausoa” du izenburu filmak eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen ikusi ahal izango da lehen aldiz.
Maider Oleaga zuzendariaren asmoa politikari eta irakaslea aitzakia hartuta emakumeen eta Euskal Herriaren inguruko gogoeta egitea da.
Hala bedi irratiak elkarrizketa egin dio filmari buruz, eta Donostian bizi izan zen frankismo garaiko euskara irakasle ezagunenetarikoari buruz. Zipitriaren Donostiako etxean dago grabatuta filmaren zati handi bat.
ARGIA astekarian Lander Arretxeak elkarrizketa mardula egin zion 2018ko martxoan filmaz eta beste hainbat gauzaz.
Ondoren filmaren trailerra: