argia.eus
INPRIMATU
ELB sindikatuak 40 urte ospatuko ditu larunbatean, Izpuran
  • 40 urteko borroka eta laborarien lana omentzeko parada izango da, baina ospakizun giro horretan, sindikatuak oroitarazi du garai zailak direla laborarientzat. Idortea eta karguen emendaketa ikaragarria pairatzen dutela salatu du ELB-k, beraien saltze prezioak ez direlarik hainbeste igotzen.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2022ko irailaren 08a
Argazkia: Irulegiko Irratia

40. urtemuga ospakizuna Izpuran eginen da larunbat eguerdian bazkari eta animazioekin. Baina aintzin, sindikatuak manifestaldia antolatu du Donibane Garaziko karriketan 10.30ean.

Jean Paul Duhalde ELB-ren boz-eramailearekin hitz egin dute Euskal Irratietan: