Ekainaren 2an, Donostiako Olarain Ikastetxean Euskara sindikatuaren erdigunera ekarri. Hizkuntza eskubideen alde borroka sindikala indartu lema harturik, mahai-inguruan arituko dira Joxerra Garzia, Lorea Agirre, Patxi Saez eta Sagrario Aleman.
Ekainaren 15 eta 16an eginen duen Kongresuaren aurretik “euskarak sindikatuaren diskurtsoan eta praxi sindikalean izan behar duen tokiari buruzko hausnarketa egin nahi du” ELA sindikatuak .
ELAk “lan munduan hizkuntza eskubideak bermatzearen alde asko egin dezakeela”, dio.
Bide horretan bere konpromisoa indartu egin nahi du euskararen alorrean. Kari horretara, “Euskara sindikatuaren erdigunera ekarri. Hizkuntza eskubideen alde borroka sindikala indartu" lema harturik, mahai-inguruan bilduko ditu Joxerra Garzia, Lorea Agirre, Patxi Saez eta Sagrario Aleman hizlariak.
Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.
Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.