Sareko informazio eta datuak ulertzen laguntzen duen Transparency Toolkit GKEaren arabera, Kataluniako independentziaren aurkakoek kontu faltsuak edo bot-ak erabili dituzte independentismoaren aurka egiteko.
Toolkitek salatu du Kataluniaren independentziaren auzian bereziki fake news edo “gezurrezko berriak” zabaldu direla, eta Julian Assange izan da hainbat hedabideetako gezurrezko berrien protagonista. GKEak El País, DFRLab eta Elcano hedabideak hartu ditu adibide gisa.
WikiLeaks-eko sortzaile Julian Assangen txio honekin hasi zen dena. “Kataluniarrek autodeterminaziorako eskubidea” dutela esaten zuen bertan, eta El País egunkariko kazetari David Alandetek txio hori aztertu zuen artikulu honetan. Ikerketaren ondorioetako bat izan zen Assangek Twitterreko kontu faltsuak erabiltzen dituela, minutu gutxitan “13.500 bertxio eta 17.400 like” zituelako. Transparency Toolitek hori ezeztatu du eta nabarmendu du gainera El Paíseko Twitter kontuko jarraitzaileen %34a bot-ak (automatizatutako kontuak) direla.
Informazio gehiago Transparency Toolkit-ek argitaratutako txostenean.