El Paísek Kataluniari buruzko gezurrak argitaratu dituela frogatu dute

  • Sareko informazio eta datuak ulertzen laguntzen duen Transparency Toolkit GKEaren arabera, Kataluniako independentziaren aurkakoek kontu faltsuak edo bot-ak erabili dituzte independentismoaren aurka egiteko.


2018ko apirilaren 20an - 12:59
David Alandete El Paíseko kazetaria (Arg: @alandete)

Toolkitek salatu du Kataluniaren independentziaren auzian bereziki fake news edo “gezurrezko berriak” zabaldu direla, eta Julian Assange izan da hainbat hedabideetako gezurrezko berrien protagonista. GKEak El País, DFRLab eta Elcano hedabideak hartu ditu adibide gisa.

WikiLeaks-eko sortzaile Julian Assangen txio honekin hasi zen dena. “Kataluniarrek autodeterminaziorako eskubidea” dutela esaten zuen bertan, eta El País egunkariko kazetari David Alandetek txio hori aztertu zuen artikulu honetan. Ikerketaren ondorioetako bat izan zen Assangek Twitterreko kontu faltsuak erabiltzen dituela, minutu gutxitan “13.500 bertxio eta 17.400 like” zituelako. Transparency Toolitek hori ezeztatu du eta nabarmendu du gainera El Paíseko Twitter kontuko jarraitzaileen %34a bot-ak (automatizatutako kontuak) direla.

Informazio gehiago Transparency Toolkit-ek argitaratutako txostenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia
Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


hauteskunde aurrerapena Katalunian
Juntsek dio Puigdemont izango dela bere hautagaia maiatzaren 12ko hauteskundeetan

Pere Aragonès Generalitateko presidenteak asteazken honetan aurreratu ditu Kataluniako hauteskunde autonomikoak, En Comú-rekin batera atera behar zituen 2024ko aurrekontuek porrot egin ondoren. Juntsek iragarri du bere hautagaia Carles Puigdemont izango dela; azken... [+]


Azken 20 urteetan etxebizitzetako ur grisak birziklatzen ditu Kataluniako herri batek

Ura aurrezteko ordenantzak onartu nahi dituzten udal guztiak, tartean Bartzelona, Sant Cugat del Vallèsera joaten dira. Udalerri horrek ura aurrezteko bere lehen araudia onartu zuen 2002an, eta 2008an eta 2018an eguneratu zuen, murriztaileagoa izan zedin.


Kopa eta kulero menstrualak doan Katalunian

Kopa baten, kulero menstrual baten edo konpresa berrerabilgarri pare baten artean aukeratu ahal izango da.


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Eguneraketa berriak daude