argia.eus
INPRIMATU
El Jueves aldizkariak Espainiako Erregeari buruzko azala zentsuratu du
  • El Jueves aldizkari espainiarra egun bat berandu argitaratu da aste honetan, eta iragarritakoa ez den azal batekin. Astelehenean Espainiako erregearen abdikazioa ezagutu ostean, horri buruzko azala zabaldu zuen aldizkariak sare sozialetatik, baina kioskoetara iritsi denak, Podemos alderdiaren liderraren karikatura bat jasotzen du.

Judith Perez @judyjudd 2014ko ekainaren 06a
Pablo Iglesiasena izan da azkenean El Jueves-ek argitaratu duen portada

Aldizkariak denbora arazoa izan dela arguadiatu du: “Pablo Iglesiasena zen aurreikusi genuen azala eta astelehenean aldatzen saiatu ginen. Ez zen posible izan, ezin genuelako gehiago itxaron aldizkaria inprimitzeko”.

Hala ere, El Jueveseko erredakzioko iturriek aitortu dute aldizkariaren 60.000 ale inprimatu zirela, baina suntsitu egin zituztela gero.

Espainiako errege etxeak dio ez dutela “inolako presiorik” egin Juan Carlos Borboikoaz trufatzen zen azala kentzeko. Eldiario.es egunkariari azaldu diotenez, Zarzuelaren bertsioa da ez zekitela El Juevesek prestatutako portada abdikazioari buruzkoa zela.

Gertakari horen ostean El Jueveseko hainbat kolaboratzailek aldizkaria utzi dutela adierazi dute, horien artean Manel Fontdevila, portada polemikoaren egilea.