argia.eus
INPRIMATU
EKTk toki telebista digitalaren dekretu zirriborroa aztertu du
2006ko martxoaren 14a

Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT) Eusko Jaurlaritzak tokiko telebista digitalak arautzeko egin duen dekretu zirriborroa aztertu du. Azterketa horren arabera, euskaldunen eta ia-euskaldunen gehiengoak ez du izango legez bermatuta euskara hutsezko katerik. Euskaldunen %79k eta ia-euskaldunen %95ek nagusiki erdarazkoak izango diren toki telebistak ikusiko dituzte soilik. EKTk Jaurlaritzari helaraziko dio azterketa, dekretu zirriborroan nabarmendu dituen arazoekin eta bere eskariekin batera.