EKT Euskarazko Komunikazio Taldeak Urteko Ohiko Batzar Nagusia egin zuen larunbatean (11). Egunkaria baztertu gabe, ikus-entzunezkoen alorra jorratu eta tokiko euskarazko telebista digitalak sortzeko lanean ari dela helarazi zien Taldeko Administrazio Kontseiluak akziodunei. Adolfo Arejitak eta Patxi Nobliak kargua utzi eta Administrazio Kontseiluko bi kide berri ere izendatu zituzten: Mertxe Petralanda eta Maixan Merkapide.