Ekonomia sozial eraldatzaileko jarduera bati nola ekin

  • Emaús Gizarte Fundazioak eta EHNE Bizkaiak "Ideia bati bizia emanez" eskuliburua kaleratu berri dute. Ekonomia solidarioko, ekonomia feministako eta elikadura burujabetzako esperientzia zehatzak ditu oinarri eta lagungarri izango zaie batez ere agroelikadura sektorean proiektu ekonomiko bat martxan jarri nahi dutenei.


2015eko urtarrilaren 27an - 06:25
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Ekonomia solidarioaren eta ekonomia feministaren ikuspegia hasieratik kontuan hartuta, molde kapitalistaz kanpoko jarduera ekonomikoak martxan jartzeko metodologia eskaintzen du eskuliburuak. Aste honetan ari dira aurkezpenak egiten (hitzorduak Emausen webgunean) eta hauetan parte hartzen ari da  Maíra Cavalcanti Rocha, NESOLeko (Ekonomia Solidarioko Sao Paulo Unibertsitateko Taldea, Brasil) kidea eta eskuliburuan esperientziak teoriarekin uztartu dituena.

Jada martxan diren esperientziak oinarri

Besteak beste baserritarrak, bertako produktuak eta bidezko merkataritzakoak zerbitzatzen dituen Bidezko Bidean taberna, barazkien eraldaketa eta ontziratzea egiten duten Laneko kooperatiba eta jantokian bertako produktuak zerbitzatzen dituen Andramendi ikastolaren jarduerak dakartza eskuliburuak. Guztira Euskal Herriko 15 ekimen, Espainiako Estatuko 2 eta Brasilgo 3.

Kontuan hartu beharrekoak, ekonomia eta bizitza

Eskuliburuak urratsez urrats azaltzen digu buruan dugun ideia hori jarduera bihurtzeko egin beharreko bidea, urrats bakoitzean "Sustraitzeko galderak" planteatuz eta "Bertatik bertarako esperientziak" eskainiz adibide. Kudeaketa bideragarri egiteko ohiko aldagaiak ageri dira, esaterako zenbakiek eta orduek bat egiten ote duten. Bada, ordea, ekonomia kapitalistan planteatzen ez den aldagairik ere. Esaterako, bizitzaren iraunkortasuna: bideragarritasun ekonomikoa, soziala eta pertsonala. Edo pertsonak: autokudeaketa eta taldeko lana. Edo erabakiak nola hartu hasieratik planteatzea. Komunitatearekin loturak –bertakoak eta mundukoak– ere azaltzen ditu eta emakume eta "gizonen arteko desberdintasuna, eredu aldaketa" gaia planteatu ere bai.

Eskuliburua lizentzia librepean duzue eskura: Ideia bati bizia emanez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-09 | Enbata
Euskal Monetak mugaz gaindiko tresna amankomuna gogoetatzen

Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Eguneraketa berriak daude