Ekologistak Martxan-ek Barakaldo, Sestao eta Alonsotegira iristen den ura kutsagarria izan daitekeela azaldu du, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeriora igorritako txosten batean.
Txostenean zehazten dutenez, kutsaduraren arazoa, HCH (Organokloruroa) konposatuaren presentzia izango da. EAEko ur partzuergoen arduradunek esan dute, presako ura kontsumitzeko moduan dagoela eta ez dagoela mailaz gaindiko HCH konposatuaren arrastorik. Baina kontran, ekologisten ustez, ez dira egin beharrezkoak diren azterketa guztiak uraren kalitatea neurtzeko.
Mugimendu ekologista, askotan saiatu da instituzioei informazioa eskatu eta Europako araudiak ezartzen dituen minimoak exijitzen. Beraien eskakizunei entzungor egin zaiela ikusita aurkeztu dute txosten hau Ministerioaren aurrean.
Amaitzeko aipatu dute orain arteko neurri guztiak ez direla nahikoak izan uraren kalitate ona bermatzeko eta Ministerioari exijitu diote behartu ditzala EAEko ur patzuergoen arduradunak legeak ezartzen dituen minimoak betetzera.
Txosten honen aurretik, Barakaldo eta beste herrietan izan dira beste salaketa eta protesta batzuk uraren kalitatearen inguruan. Uraren erreziboa ez ordaintzeko deia egin zuten auzokideek, karteladak, Arartekoak egindako neurketa eskaerak etab. Gatazka honen aurrean, herri kaltetuetako udalek ere ez diete oraingoz herritarren eskaerei kasurik egin. Kaltetuek mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute.