EKKI. Asmo batean gara denok

  • Egile eskubideak: Agentzia propio bat, hori da konpromisoa. Gure kulturak izan dezan baitezpadako estruktura bat inoren erregalietatik ez bizitzeko.


2015eko otsailaren 20an - 09:54
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ilustrazioa: Joseba Larratxe

Urriaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Kultura Ondarearen zuzendariaren Ebazpena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzen jarduten duen Euskal Kulturgileen Kidegoa (EKKI) erakundeari Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik edo nagusiki jardun dezan Jabetza Intelektualaren Legean aitortzen diren eskubideak ku-’deatzeko erakunde gisa.

Martxan da ordutik egile eskubideen kudeaketarako euskal agentzia, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak eta Euskal Herriko Musikarien Elkarteak sortua.

Galdetu digute ea SGAEk zer dioen honi buruz. Galdetu digute ea noiz hasiko garen errekaudatzen. Gaztigatu digute ea non apuntatu behar den, zeintzuk diren gure tarifak eta nola likidatuko ditugun nazioartean.

Eta guk uste dugu, medioak baditugunez, hori sortzaileek erabaki behar dutela.

Jabetza intelektualaren kudeaketa titularrek utzitako errepertorioaren kudeaketa integrala da. Titular bakoitzaren obra, beraz, neurrira kudeatu behar da, produktu bakoitzak beharko duelarik tratamendu bereizi bat, posible eginez eskubide erreserbatu eta esklusiboak lagatzea gradu eta maila desberdinean, zein dohainik uztea. EKKI ez baita sortu euskal obra artistikoaren kudeaketa beretzat hartzeko. Agentzia hau ez da zertu egileei kontratu konplikatuak sinarazteko eta ezker-eskuma, inguru guztietatik dirua biltzen hasteko, edo abokatu oste bati jaten emateko. EKKI sortu da bakoitzak bere jabetza intelektualaren ideiaren arabera jaso dezan zerbitzu bat profesionala: egile eskubideengatik bilketa egin dezakeena, sortzaileen artean elkartasun bat eraikiko duena eta irabaziekin euskal kultura zabaltzen lagunduko duena.

Kanona desagertu den honetan, Europar zuzentarauek egile eskubideen agentzien monopolioa apurtu duten honetan, kultura interneten berehala kontsumitu eta ahazten den garaiotan, EKKIk ezin du modelo zaharrik imitatu, berria behar du eraiki, non jabetza intelektualaren kudeaketa eta kulturaren zabalkundea uztartu behar diren. Gaur egun ari diren jabetza intelektualaren kudeaketarako entitateek erabiltzaileen eta are autoreen euren artean duten irudi eskasaren arrazoi nagusia ordezkatzen duten modelo zahar hori berori da. Euskal entitate horren bitartekaritzarekin edo bere lizentziapean kontsumitzen den kulturak “kultura gehiago” ekarri behar du ezinbestean. Kulturgilearen eta kultura zalearen arteko zubia izan behar du. Bistan denez, euskal sormen lanei kontsumoaren hazkundea komeni zaie, salmenta urri  batzuk zukutzea baino askoz gehiago. Horregatik hain zuzen, jabetza intelektuala ezin da kudeatu baimenen eta mugapenen sistema soil gisa.

Alfer-alferrik da esatea gertuagokoa, solidarioagoa eta gardenagoa izango dela EKKI. Hori frogatu egin beharko dugu ibilian-ibilian. Dena dela, EKKIn jadanik dozena bat sortzaile eta egile eskubideen titular daude bazkidetuta. Argazkilariak daude, idazleak, artista plastikoak, dokumentalgileak, musikariak eta interpreteak… Eurak beteko dituen eredu bat diseinatzen ari gara. Proba beraiekin egingo dugu, baina lerrook idazten dituena zein goian aipatutako elkarteetako ordezkariak eurak ere sortzaileak izanik, esan dezagun EKKI izango dela gure buruentzat nahiko genukeen egile eskubideen agentzia hori, geurea eta geure beharrei egokitua.

Zinez uste dugu datorren urte hasieran euskal sortzaile eta ekoizleei opatuko diegun planak (EKKIra pasatzea, alegia) berdindu egingo duela beste ezein eskaintza ekonomiko, eta gainera asebete orain arte aintzat hartu ez diren aspektu are espiritualagoak. Batetik, egile eskubideak norbere esku hartzeko eta norbere gustura gobernatzeko aukera eskainiko du agentzia berriak. Bestetik, mozkinak profesionalen sostengurako eta kulturaren azpiegituretarako erabiliko direla segurtatuko du. Ez dira hitz hutsak. 2011. urtetik gai hau heltzen ibili garen elkarte eta norbanakoon konpromisoa da gure kulturak izan dezala baitezpadako estruktura bat inoren erregalietatik ez bizitzeko: agentzia propio bat.

Izan ere ezein jabetza ez baitagokio herri bati gehiago bere sorkuntza lanaren fruitua baino.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


Uxue Alberdi. Hamarkada bi idazten (II)
Zer diosku kilkerrak belarrira?

Uxue Alberdiren ibilbide literarioa aztertu genuen aurreko artikuluan. Helduen prosazko literaturaz aritu ginen orduan, eta gaurkoan, liburu hibridoez arituko gara, album ilustratuez, bertso ilustratuez eta komikiez. Sarritan, helduak aurreiritziei emanda bizi gara eta, material... [+]


40 argitaletxek eta diskoetxek parte hartuko dute Ziburuko Azokan

Ekainaren 1ean iraganen da azokaren bosgarren edizioa. Liburu aurkezpenak, kontzertu ttipiak zein bestelako ekitaldiak, egitarau oparoa osatzen dabiltza Baltsan elkartea eta ARGIA.


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


Eguneraketa berriak daude