argia.eus
INPRIMATU
Ekintzaile feminista bat epaitegian Barakaldon, abortu eskubidearen alde mobilizatzeagatik
  • 2013ko abenduaren 27an 70 emakume inguruk itxialdia egin zuten Gurutzetako Ospitalean abortatzeko eskubidearen alde. Ertzaintzak indarrez kanporatu zituen denak, eta epaituko duten gaztea atxilotu zuen. 18 hilabeteko espetxe zigor eskaera egin du Fiskaltzak.

Topatu.eus @topatu_eus 2016ko otsailaren 12a
Abortatzeko eskubidearen alde egin zen mobilizazio ugarietako bat izan zen Barakaldokoa.

Espainiako Gobernuak abortuaren legea aldatzeko asmoa plazaratu bezain pronto, emakumeek beraien gorputzen inguruan erabakitzeko duten eskubidearen alde mobilizatu zen Hego Euskal Herriko mugimendu feminista.

Plataformak hainbat protesta ekintza antolatu zituen, besteak beste Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Barakaldoko ospitaleetan egindakoak. Azken horretan, itxialdia egin zuten, baina Ertzaintzak indarrez eta arrastaka atera zituen ekintzaile guztiak. 

Horietako gazte bat atzeman egin zuten, eta ostiralean epaituko dute Barakaldoko epaitegian. Urte eta erdiko espetxe zigor eskaerari egin beharko dio aurre. Babesa emateko, elkarretaratzea egingo dute 12:30ean.

Hauxe izan zen gertatutakoa:

Berria egunkariak publikatutako bideoak.

 

 

Bizkaiko Bilgune Feministak plazaratutako bideoa.

[Albiste hau Topatu.eus hedabideak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]