Ekintzaile ekologisten erailketek ez dute etenik Hondurasen

  • Lesbia Urquiaren gorpua zabortegi batean botata aurkitu dute, Telesurren arabera. Proiektu hidroelektriko baten aurkako borrokan murgilduta zegoen COPINHeko aktibista.


2016ko uztailaren 08an - 10:25
Naturaren eta indigenen eskubideen aldeko ekintzailea 49 urte zituela erail dute. (Argazkia: Human Rights Defenders)

Naturaren eta indigenen eskubideen aldeko beste aktibista bat erail dute Hondurasen. Iragan martxoan Berta Cáceres COPINH (Consejo Cívico de Organizaciones Populares e Indígenas de Honduras, gazteleraz) elkarteko presidentea hil zuten. Oraingoan, taldeko horretako kide bat: Lesbia Urquia.

Azkenaldian, proiektu hidroelektriko bat geratzeko borrokan sartuta zegoen Urquia, eta talde ekologistak horrekin lotu du gertakaria: “COPINHen naturaren defentsan ari garenok desagerrarazteko plan bat abiatu dute”.

Horrez gain, adierazi dute Hondurasko Gobernua Marcalako –bertan agertu da gorpua– herritarrekin batzartu dela azken egunetan, kontsultak ahalbidetzeko lege proiektuaren harira. COPINHek eta Urquiak urte luzez eskatutako lege proiektua da.

Feminizidio politikoa

COPINHek “feminizidio politikotzat” jo du hilketa. “Planeta suntsitzen ari den sistema patriarkal, arrazista eta kapitalistari aurka eginez euren eskubideak ausardiaz defendatzen dituzten emakumeen ahotsa isilarazi nahi dute”, adierazi du elkarte ekologistak ohar baten bidez.

Lehen informazioen arabera, Urquia aizkora batekin buruan jota erail dute. Ez da bortizkeriaz hiltzen duten lehen ekintzaile ekologista: 2002 eta 2014 artean, naturaren alde lanean ari ziren 111 lagun asesinatu zituzten Hondurasen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


2024-03-18 | ARGIA
EH Bizirik elkarretaratze zaratatsura deitu du Europako industria eolikoaren kongresuaren aurrean

Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.


2024-03-12 | Estitxu Eizagirre
Jorge Riechmann
"'Trantsizio energetikoa' lematzat duen bizimodu inperialak ez gaitu infernutik aterako"

Ekologismoa trantsizio energetikoaren dilemen aurrean gaiaz mintzatu da Jorge Riechmann ekologista ezkertiar antikapitalista Gasteizen, Araba Bizirik taldeak antolatuta. Adrián Almazán unibertsitateko irakasle eta Araba Bizirik taldeko kideak gidatu du solasaldia... [+]


2024-03-07 | Estitxu Eizagirre
"Ekologismoa trantsizio energetikoaren dilemen aurrean" gaiaz mintzatuko da Jorge Riechmann Gasteizen

Adrián Almazánek gidatuko duen solasaldian, Madrilgo ekologista ezkertiarra den Jorge Riechmannek bere liburua aurkeztuko du: Ekologismoa, iragana eta oraina (etorkizunari buruzko ideia batzuekin). Araba Bizirik taldeak antolatu duen hitzaldia martxoaren 11n... [+]


Ekologiak hil du baserria

Nekazarien traktore uholdeek hartu dituzte Europako errepideak. Protestan dira. Diru kontuaz gain –sektoreko prekarietatearen adierazgarri betierekoa–, Frantziako Estatuko bi sindikatuk –FNSEA eta Laborari Gazteak– badituzte bestelako eskaerak.


Eguneraketa berriak daude