AEB

New Yorkeko Askatasunaren Estatua eskalatu zuen ekintzaile batek Trumpen migrazio politiken aurka

  • Donald Trump AEBetako presidentearen politiken aurka protesta egiteko New York hiriko Askatasunaren Estatua ezaguna eskalatu zuen Kongoko Errepublika Demokratikoko emakume batek joan den asteazkenean, Democracy Now gunean irakur daitekeenez.


2018ko uztailaren 09an - 11:22
Theresa Patricia Okoumou Askatasunaren Estatuara igota.

Bere ekintzak eragin zuen hiriko poliziak estatua eta Liberty Uhartea hustea. Uztailaren 4a zen eta egun horretan AEBetan independentzia eguna ospatzen dute, jai egun nazionala da eta 3.000 lagun zeuden bertan. Lau ordu egin zituen estatuaren oinera igota. Poliziak atxilotu egin zuen.

"Argi nuen kontzeptua: Askatasunaren Estatua da, Uztailaren 4a da (AEBen Egun Nazionala) haurrak kaiolatan sartuta dauzkate, hau da protesta egiteko egun egokiena", adierazi du baldintzapean aske geratu ostean egindako adierazpenetan.

Bera estatuaren oinera igota zegoen bitartean Abolish ICE dioen pankarta zabaldu zuten bere taldekideek, AEBetara iristen diren etorkinak bereizi eta atxikita edukitzeko zentroen aurka.

Theresa Patricia Okoumou izeneko emakumeak 44 urte ditu eta Kongoko Errepublika Demokratikoan jaioa da. Trumpen migrazio politiken aurkako ekintzaile antolatua da. "Ahal nuen altuen igotzen saiatu nintzen", adierazi zuen epaiketan.

 
Ez da lehen aldia
1971n Gudaren Aurkako Vientamgo Beteranoek protesta egin zuten mundu mailan ezaguna den estatua honetan. Estatuaren koroan sartuta bi egun egin zituzten gudaren aurkako pankartak zintzilikatuz.
 

Tito Kayak izeneko Puerto Ricoko ekintzaile bat 2000 urtean igo zen estatuaren burura, hauteskundeak baino bi egun lehenago, eta bertan bere herrialdeko bandera jarri zuen. "Puerto Ricoren askatasuna eskatu nahi genuen, AEBek zapaldutako uhartea gara".

Azpiko bideo honetan azaltzen du ekintzaileak nola egin zuten ekimena (gaztelaniaz dago bideoa).

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


Yale: prestigioa esklaboen truke

Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.

Urte... [+]


Ia denak du prezioa

Filadelfia (AEB), 1838ko uztailaren 11. John Wanamaker jaio zen, gerora marketinaren alorrean eragin handia izango zuen enpresaria. Koinatuarekin batera hasi zen merkataritza eremuan lanean, 22 urte zituela. Biek denda bat ireki zuten orduan; eta negozioa pixkanaka hazten joan... [+]


Eguneraketa berriak daude