#Aztnugal kanpainako bost auzipetuak apirilaren 14an epaituko dituzte

  • 2010ean atxilo hartu eta torturak salatu zituzten bost lagunak epaiketa bidean dira orain. Auzi politikoekin amaitzeko kanpaina abiatuko dute.


2016ko martxoaren 31n - 10:22

Patxi Arratibelek polizia-etxean herioan zela idatzitako Aztnugal –laguntza, alderantziz– hitza torturaren kontrako sinbolo gisa erabili dute Ekin-ekoak izatea egotzita 4/2014 sumarioan auzipetuta dauden Arratibel berak, Gorka Mayo, Iñigo Gonzalez, Gorka Zabala eta Iker Morenok.  #aztnugal kanpainaren ondotik, “epaiketa politikoen biolentziarekin” amaitzeko eskatuko dute orain.

Apirilaren 14an epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean lau lagunak, eta Nafarroan Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak duen egoitzaren aurrean azaldu dute epaiketa bitartean abiatuko duten ekimena: herritarrei eskatu diete internet bidez argazkia bidaltzeko torturak eta epaiketa politikoak salatu eta auzipetuei elkartasuna adierazteko.

Twiterren #aztnugal1000aurpegi traola erabiliz edota aztnugal1000aurpegi@gmail.com posta elektronikoz helarazi daiteke argazkia.

Bestalde, apirilaren 9an Iñigo Iruin eta Amaia Izko abokatuek salbuespen legediaz hitzaldia emango dute Iruñeko Kondestable Jauregian. Apirilaren 6an, berriz, Nafarroako Parlamentuan jorratuko dute gaia eta Nafarroako arartekoarekin ere bilduko dira beste auzi politiko batean epaitu behar dituzten hainbat kiderekin batera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude