Ekainaren 3an: UPNk kateak funditu nahi ditu bere arragoan

  • Ekainaren 3an manifestaldia izango da Iruñean, Gurea Defenda Dezagun plataformak eskatuta, Nafarroako Gobernuak ez dakigu noiz debekatu omen duen Erreinuko bandera defendatzeko asmoz, edo ikurrina eraikin publikoetan eskegitzea debekatzen zuen legea berreskuratzeko asmoz, auskalo zein askatasunen harira.

Aitor Castaņeda Zumeta @aitorcastanedaz
2017ko maiatzaren 18a

Kuriosoa leloa, elebiduna gainera, 1900 urte aldera Arturo Campión euskaltzale nafarrak paper batean marrazturiko sinboloa Espainiako atxikimendu sendoenaren defentsarako erabiltzea. Amnesia historikoak jota, horra alderdi defendatzaileak, hurrenez hurren, Nafarroaren nortasuna tinko mantentzeko asmoz:

UPN, navarrísimo delakoa eta Plataformaren bultzatzailea baino erdaldunago, bere hauteskunde-porrota onartu ez eta euskal kiratsa darion edozeri muzin egiten diona, afiliatu kopuru bat Nafarroako mendietan erosi behar izan baditu ere, Berrian euskarari laudorioak botatzeko eta handik bi hilabete eskasera Zizur Zendea zonalde elebidunetik indarrez ateratzeko, El Español eta Diario de Navarraren sostengua bide. Iparraldean gauza bat, hegoaldean beste bat, eta beti Iparrik gabe.

PPN, Nafarroan aurrekoarekin zuen paktua desegitean Parlamentura lau  ordezkarirekin istripuz iritsi zena, oraingoan horien erdia ere galdu duela. Paktuen eta akordioen sinbolo gisa aurkezten da ordea, gizarte Nafarraren %10a ordezkatzera ailegatzen ez bada ere, eta Aragoiko buru bat jarri behar badu ere, alderdia nora begiratzen duen argi geratuko ez bada.

Ciudadanos delakoa, Euskal Autonomia Erkidegoan Herritarrak, Nafarroan bakarrik Ciudadanos, eta batean zein bestean “ciudadanas” direnak euskara bezainbeste maite dituenak, ekainaren 3ko manifestazioaren printzipioen erdia ere defendatzen ez duena: nafar instituzioen mantentzea hain zuzen, komunitateari autonomia erdia eta kontzertu ekonomikoa kendu nahi dizkiolarik. Ciudadanos Nafarroaren “erdia” da: hizkuntza bietatik bat, sexu bietatik bakarra eta Nafarroaren eskuduntzetatik erdia baino sostengatzen ez dituena. Ordezkarietan, makalago ei dabil, hutsaren hurrengotik oraindik.

Amaitzeko, PSN daukagu, duela 3 bat urtez oposizioa izatetik PPNk baino irudi eskasagoa izatera pasa dena, eta azken unean manifestaldira salto egin duena akaso Madriletik hala eskatuta. Franko dira PSOEn Nafarroaren hitzarmen ekonomikoa euskara bezainbeste maite dutenak, baina PSNri bost (Nafarroako Parlamentuan dituzten diputatuen kopuruaren zenbakia ia): navarrísimoen lasterketan inor ez dago soberan, Nafarroa non dagoen ere ez dakitenak ongi etorriak baitira festara.

Errespetagarria da norbera manifesta dadila nahi duen beste, eta nahi duela eskuetan, baldin eta ikurrina esku-artean ez badu behintzat, terrorismoa ez ote den izango. Ziur nago Nafarroarenak ez diren ikur gehiago ikusiko ditugula bertan ordea, gorriez gain, gorri-horiak, horiek baitira Nafarroaren benetako ikurrak. Batez ere azkena, eta noski, gazteleraz.

Aitor Gaztainaga

 

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Nafarroako politika

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Zortzi abizen mantxurriano

Ainhoa Artetak eskaini du produktu bat oso goian kotizatzen ari dena zenbait hedabide espainiarretan, alegia, arraza euskalduna Espainia über alles defendatzen.


Damua dela eta ez dela

Historikoki euskal preso politikoaren figura galtzeko jokabideen aipamena egiten genuen. Genioen, era berean, damutuaren figura edo damuaren prozesua zekarrela berekin ia-ia modu atzeraezinean.


2017-10-15 | Haizea Nuņez
Doluak

Ukazioa, amorrua, negoziazioa, depresioa eta onarpena. Adituek diote doluak bost fase dituela, eta ez beti hurrenez hurren. Hauxe duzu marko teorikoa: “Ez zara zu, zure marko teorikoa da”. Bere horretan oso logikoa. Zure apunteetan prozesu eskematiko eta txukuna. Eta, hori jakin arte, zu –dolua zure baitatik pasatu bitartean eta zu bere baitatik–, parranda amaiezinetan murgildu zara, insomnioa sumatu duzu eta udazkeneko lehenengo suteetan erre duzu zure bizitza. Eta... [+]


Enpleguaren hamarkada galdua

Barne Produktu Gordina (BPG) ez da erreminta ona herrialdearen aberastasuna neurtzeko. Hala ere, ekonomistek magnitude hau erabili ohi dugu, lanabes moduan. Estatistikak eta tasak aipatzerako orduan, hainbeste zenbaki artean irakurle arrunta erraz galtzen da. Aitortzen dut: niri askotan ere gertatu izan zait. Hurrengo lerroetan datuak ulergarri egiten saiatuko naiz.

2007 eta 2017 urteen artean, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, zazpi urtez jarraian aberastasuna galdu zen, azken bi... [+]


2017-10-15 | Mikel Zurbano
Alemania ere

Eredugarria omen den herrialdean eskuin muturra Bundestagen sartu da dagoeneko. Hauteskunde osteko analisi ia gehienetan Berlingo Gobernuak atzerritarrekiko izan duen politikan ipini dute arreta alderdi xenofoboaren gorakada azaltzeko. Begirada bakarreko analisia, inondik ere. Garrantzi handiko gaia izan arren, asilo politika ez baita boz erradikalaren igoera azaltzeko faktore bakarra izan. Alemania arrakastatsuan errealitate sozioekonomikoaren narriadura begi-bistakoa da.

Ezin da ukatu... [+]


2017-10-15 | Miren Artetxe
Venezia sindromea eta disoziazio-ihesa

Turismoa, kontzeptu gisa, ez dago modan. Aski ezagunak dira, dagoeneko, turismo masiboaren aurkako argumentuak. Ikasi dugu, ikusi dugulako, hiperturistifikazioak  gure auzoetako alokairuen prezioak igoarazten dituela, komertzio arruntak turistei bideratutako denda bilakatzen dituela, eta turistentzako zerbitzuetan lan egiten dutenen lan baldintzak prekarioak izaten direla. Ikusi ditugu turista samaldak hiriko espazioak irabazten –alegia, guri galarazten, hitzaren bi... [+]


Damuaren gainean

Kontuan edukita men egitea, damua eta haien legeak onartzea direla espainiar arruntak edo eusko-espainiarrak izateko gure etsaiek jartzen dizkiguten baldintzak, nola da posible Euskal Herria Sozialistaren eraikuntzan positibo izatea, baldin eta gure izanaz eta egindako borrokaz damutzen bagara?


Espainiaz

Puigdemontek ez du espero zen errepublikaren aldarrikapenik egin, independentzia deklarazioaren ondorioak atzeratzea eta elkarrizketari azken aukera ematea hobetsi baitu. Nazioarteari begira prozesuari zilegitasun osoa emateko balio badu, ondo etorria izan dadila erabakia, baina arriskuak ere nabarmenak dira eta urratsak arin eman beharko dituzte.


Katalunia, Espainiaren aukera

Herri batek bere buruari galdera bat egin ez diezaion indarkeria poliziala, juridikoa eta mediatikoa erabiltzen direnean, ba hori ez da demokrazia.

 


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude