Ekainaren 28a, 2019ra modu serioago batean begira

  • Stonewalleko istiluen 50.urteurrenerako urtebete falta denean, Ekainaren 28ko koordinadora sortu da Gasteizen eta asanblada ezberdinak egin dituzte azken hilabeteetan. Aurtengo manifestazioari “kutsu serioagoa” emango diote, baina jaiaz gozatzeko aukera egongo da.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 26an - 09:11
2017an Gasteizko Mugimendu Feministak deitu zuen ekainaren 28ko manifestazioa

2018ko ekainaren 28a, osteguna. Egun horretan, historia osoan zehar gogoratuak izan diren 1969ko Stonewalleko istiluen 49.urteurrena izango da. 2019a, beraz, oso zita garrantzitsua izango da: 50. urteurrena.

Gay, lesbiana, transexual edo sexu disidente ororen askapenerako mugimenduaren sorrera izan zen egun hura eragile askoren iritzitan. Gaur egun mundu osoan LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna izenekoa. Injustiziaren, diskriminazioaren eta gizarte eta poliziaren etengabeko jazarpenaren kontrako herritarren altxamendutik sortu zen egun horren ospakizuna. Ondorioz, eskubide zibil eta eskubide sexualen aldeko mugimendua sortu zen mundu osoan.

Maiatza aurretik hasi zen Gasteizko talde bat biltzen aurtengo ekainaren 28a prestatzeko. Bilera ireki askoren ostean, Ekainaren 28ko koordinadora sortzea erabaki zuten. Talde horretatik, Hala Bediri adierazi diotenez, “oso positiboki” baloratu dituzte eguna prestatzeko bilerak.

Asanblada irekiak egiteko beste arrazoi bat aipatutako Stonewalleko istiluen 50.urteurrena da: Ekainaren 28a, egun gisa, nahiko “flojo” ikusten zuten eta baliteke hau hauspoa izatea.

Manifestazioa eta jaialdia

Ostegunean, 20:00etan manifestazioa egingo dute, Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuko dena Kapitalismo arrosari sua. No estamos en venta lelopean. Honekin bat egiteko, zutabe ezberdinak egongo dira eragile ezberdinek mobilizazio nagusiarekin bat egiteko.

Azken urteetako manifestazioak umore edo jai giro batean kokatu direnez, aurten “kutsu serioago bat” eman nahi izan diote egunari. Manifestazioan zehar gauza ezberdinak salatuko dituzte: kapitalismo arrosa, estetikaren bortizkeria, elizaren jazarpena, identitate errekonozimenduaren ukatzea edo alderdi desberdinen pinkwashinga. Hau da, ez dute ahaztu nahi borroka hau nondik datorren: “Hau guztia hasi zen modu berdinean jarraitu behar dugu borrokan”.

Foru plazan manifestazioa amaitu bezain laster, Gaztetxean jaialdi bat egingo dute: Abesbatza Feminista, Ni Yuta Ni Tuya, DJ Tarantistak…

Albiste hau halabedi.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Pertsona trangeneroen aurkako erasoak handitu egin dira

Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.


Eguneraketa berriak daude